XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AUZITEGIAN

Epaikariaren aurrean, salatuak bere burua errubakotzat autortu eban.

Baiña epai-taldea zortzi emakumek eta lau gizonek osotzen ebela ikusirik, esandakoa aldaturik, erruduntzat azaldu zan.

- Zergaitik aldakuntza ori...? epaikariak itaundu eutsan Baten batek orretara beartu zaitu...?

- Ez, Jauna.

Errubakoa nintzala esan nebanean, ez nekian epai-taldean emakumeak zirala.

Emakume bat atzipetzeko gai ez ba'naz, zelan zortzi atzipetu...?

MANUTXU TA PERUTXU

Manutxu osagilleagana joan ondoren, Perutxu'k auxe itauntzen dautso:

- Ta, osaigilleak zer...?

- Ordulari baizen ondo nabillela esan daust.

- Eta besterik ez...?

- Bai, orren ostean, ordaindu dagiodala, esan daust.

Landua danak, ez dakiana badaki non idoro.